BIOGRAFIA

2005ean “Mr. Frack” eta “Hegan” ikuskizunak taularatu nituen urte guztian zehar. Egindako zenbait jaialdi azpimarragarri: 11. Antzerki Feria- Donostia, XIV Feria de Teatro de Calle “La Teatral”- Espartinas, VI Festival de teatro y de las artes de la calle- kalealdia, Nafarroako IV zirku jaialdia eta Festival 2000Circo Pizarra-Malaga.

2004an “Mr. Frack” ikuskizunarekin hainbat jaialditan parte hartu nuen: Fira de Tarrega, Festival VIII Mostra da Teatro na Rua –Ourense, Muestra Internacional de Teatro aficionado de Calle –Palencia. Lan hauekin tartekatua Bilbo, Gasteiz, Donostia, Burgos eta Santanderko jai nagusietan ere izan nitzen “Mr. Frack” ikuskizunarekin.
Urte hontan bertan sortu nuen (genuen?) “Hegan” ikuskizun berria, Leioako Umore Azokan aurkeztu nuena (genuena?).

2003an zenbait irekiera festa eta jaialditan parte hartu nuen “Koblakari” eta “Hortz muga” ikuskizunekin, ahaztu gabe “Mr. Frack”ikuskizunarekin egindako zenbait saio jaialdi eta herri desberdinetan.
2002an La Habanara, Cubara, joan nintzen bertako “Escuela nacional de Circo”n nire formazioa jarraitzeko. Baina eskolako irakasle lanetarako hartu ninduten, 2. mailako cubatarrei malabareak egiten irakasteko.

2001ean Japonian izan nintzen “Parque España” gune tematikoan lanean. Aukera aprobetxatuz “Shizuoka Daidogei Festival”en parte hartu nuen.

1990-2000 urteetan, jada bakarka, Oostendeko “International Clown Festival & Circuss Stars of the Future” jaialdian parte hartu nuen. Kalsruhen, Alemanian, “European Juggling Convention” jaialdian eta euskal herrian Laudioko “El Buho Loco” eta ETBko K.T.M saioan parte hartu nuen.
Beste alde batetik lagun dantzari-malabarista batekin “Zirkus Frack” izeneko kale antzerki talde bat sortu nuen, hainbat taller eta emanalditan parte hartuz. Egindako saioen artean azpimarragarria da Arrigorriagako “6° Muestra de Payasos y Arte Callejero”n egin genuena.

1998-1999 urteetan inglaterran izan nintzen “CIRCOMEDIA-Centre for Contemporary Circuss & Physical Performance”-n ikasten. Egonaldi honetan 2 ikuskizun berri sortu nituen, bat malabareetan oinarritua eta bestea trapezio bikoitza erabiliz. Bi ikuskizun hauek inglaterra osoan zehar aurkezteko aukera izan nuen, jaialdi azpimarragarrienak: “Bath Music Festival”; “Glanstonbury Festival of Performing Arts” eta “British Juggling Convention”.