![]() ![]() |
![]() |
|
![]() |
Ikuskizun honek garai bateko farolarietan oinarrituta dagoen kale-zirku-antzerkiko ikuskizun bat da. Clowna eta mimoaren arteko nahasketak sortutako pertsonaia da Filamento, bere lanbidearen gorabeherei aurre egin behar dien farolari xume eta atsegina. Umore eta festa kutsua duen ikuskizun mutu honek, argindar lanetan jardun zuten lehengo profesionalen bizimodua islatu nahi du. Historio hau gorpuzteko antzezlariak erabiltzen dituen antzerki teknika ezberdinek (mimoa, oreka jokuak, malabareak, akrobaziak…) edozein leku eta ikuslerentzat moduko saioa osatzen dute. Iraupena: 45 minutu. Ikusleak: Adin guztietako ikusleentzat egokia. Hizkuntza: Ikuskizun mutua da. Kalean nahiz aretoetan egiteko egokia
Ikuskizunaren argazki ta Bideoa ikusteko, Klik hemen. Filamento leku hauetan egon da: Umore Azoka-Leioa Zirkuitoa- Bilbo Estadio Fundazioa Aste Nagusia-Bilbo 6. Txingudiko Malabaristen Topaketak Zorrotzako Jaiak 3º Encuentro Nacional de Artistas de Circo. La Carlota-Cordoba 2º Encuentro de Malabaristas de Zaragoza 5. Eskuketari eta Zirko Artisten Topaketak- Bilbo |
|